Instituto de la Mujer
Cómo trabajamos Partekatu

Nola egiten dugu lan

Emakumearen Erakundeak bere helburuak betetzeko, emakumeek bizitza politiko, kultural, ekonomiko eta sozialean parte har dezaten eta bi sexuen arteko gizarte-berdintasuna ahalbidetzen duten baldintzak sustatzen ditu. Horo egiteko, normalean, lankidetza-hitzarmenak sinatzen ditu beste Ministerio batzuekin, autonomia-erkidegoekin, tokiko erakundeekin eta kultura, hezkuntza, kirol, ekonomia eta gizarte mailako beste erakunde publiko eta pribatu batzuekin.

Emakumearen Erakundeak hainbat laguntza eta diru-laguntzetarako deialdiak egiten ditu, eta horren bidez, Erakundeak sustatutako berdintasun-politikak abian jartzeko proiektuak finantzatzen ditu. Horrez gain, emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuna sustatzeko, eta generoari eta emakumeen egoerari buruzko ikerketak ere bultzatzeko.

Bestalde, lanak eta hainbat informazio-material argitaratzen ditu, emakumeei buruzko ezagutza hedatzeko. Halaber, koedizio proiektuak garatzen ditu bere argitaletxe batzuekin, eta emakumeei buruzko dokumentazioa biltzen du, herritarrek kontsulta dezaten.

Espainia Europar Batasunean sartu zenetik, Erakundeak Europako Funtsen zati garrantzitsu bat kudeatzen du. Gaur egun, Euroako Gizarte Funtsak batera finantzatutako Diskriminazioaren Kontra Borrokatzeko Programa Eragilleen eta FEDER funtsak batera finantzatutako Laguntza Tekniko eta Gobernantzako Programa Eragilearen barruan bitarteko moduan aritzeaz gain, proiektuak ere kudeatzen ditu.

Gestión de fondos europeos

W3C. Leiho berri batean irekiko