Instituto de la Mujer
Comunicación y publicidad Partekatu

Emakumea eta komunikabideak

Hezkuntza ez-formalak funtsezko eginkizuna du kultura sexistaren garapenean. Gizarte-eragile nagusiez, familiaz eta eskolaz gain, gero eta gehiago erabiltzen dira komunikabideak eta publizitatea emakumearen irudi anakronikoa eta estereotipatua emateko.

Emakumeen inguruan badaude beste adierazpen batzuk ere estereotipo sexistekin batera, eta batzuetan, diskriminatzaileak ere badira. Nortasun pertsonala eratzean gizonezkoen eta emakumezkoen balio eta erreferenteek mugatu ez dezaten, emakumeen portaera, funtzio eta eginkizun asko, izateko eta egoteko modu baliotsutzat hartu behar dira munduan; sexu-desberdintasuna askatasunez interpretatzeko modutzat, eta ez emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak justifikatzeko balio duen zerbait gisa.

Emakumearen Erakundearen lana da, beraz, komunikabideetan emakumeen eta gizoen arteko berdintasuna sustatzea, Berdintasun Planen helburuen eta indarreko legediaren arabera jardunez, hedabideen edukiak eta publizitatea arautzen dituelako, desberdintasun-egoerak eragiten dituzten jokabideak, emakumeen irudia modu iraingarri eta diskriminatzailean erabiltzea saihesteko. Horrela, nazioarteko akordioak ezarritako arauei jarraitzen die, hala nola Beijingeko 1995ko Emakumearen Munduko Biltzarra, Europako Bazordeak estatu kideei egindako eskaerak, legediak egokitu ditzaten, edo Europar Batasunaren 2006-2010 Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Lan Plana.

Hori horrela, Emakumearen Erakundeak jarduera hauek egiten ditu:

  • ikerketak, azterketak eta gaiarekin zerikusia duten bestelako azterlanak
  • herritarrei emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko informazioa emateko eta sentikor bihurtzeko publizitate-kanpainak egiten ditu
  • publizitatean eta komunikabideetan emakumeen eta gizonen arteko tratua berdina izan dadin sustatzeko ekintzak koordinatzen ditu
  • Emakumeen Irudiaren Behatokia kudeatzen du
  • Campañas de sensibilización
  • Programas y actividades

W3C. Leiho berri batean irekiko